XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Guria - Lepoko ileak utz aitzu diren tokian...
Mikolas - Zer nahi duzu bada? Guria - Bizarra egitea.
Mikolas, hurbildik Guriari behatu ondoan - Zuri bizarra egin?.
Guria - Nori bada? Aita Sainduari?.
Mikolas - Ez dautzut bizar ondorik ikusten?.
Guria - Bixta laburtua baduzu, aski ditutzu berinak ematea.
Ez zinuke gaizki irri eginen, neronek erranen banautzu:
Baduzu bederen bizar-nabalik?.
Mikolas - Eta zuk baduzu bizar ondorik?.
(
Guria - Bai ala ez, egin gogo dautazu bizar hau? Zeren beha zaude?.
Mikolas - Zeren beha nagon? Bizarra sor dakizun....
(
Zurxurigaray - Ez nuen den gutieneko dudarik....
Jauna, ez dautzu izarrik egin nahi, zuri.
Eni doi-doia ez daut ilerik moztu nahi izan!.
Zer diozu xori hortaz?.
Guria - Den bezalakoak perekaldi bat ederra merezi lukeela!.
Zurxurigaray - Gutik egina du, ez baitiot jada eman!.
Mikolas - Zuen mehatxuek ez dautet odola hainitz itzularazten...
Guria - Ez ote? Ea, hurbil hunat...
Zurxurigaray - Egizu bidez erdi!.
(Bigak ematen dira xutik, ukabilak gora).
Mikolas - Ha, ha, ha, ha... Ez nuen aspaldi holako zinemarik ikusi etxe huntan!.
(
(
(